Bertsos - View details To know more about this section
1989-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1989-01-21 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hain zoritxarrez, ekaitz aldiak
gu astintzen gaitu gogor,
gaur ume askok dute izena
Iraitz, Josu edo Aitor,
baina Euskara ez da entzuten,
erdera indartu da hor,
baikor azaldu nahi nuke baina
ezin naiz azaldu baikor,
bide hontatik baldin bagoaz
heriotza laister dator. (BIS)
Euskeraz egin behin da berriro
zertarako erregutu?
txakurrak zaunka, txoriak pio,
ta oilarrak kukurruku,
kukuak ere udaberrian
kantatu oi digo: kuku,
euskeraz egin nahi ez duena
geratu dadila mutu,
izugarria esan det baina
ez naiz batere damutu. (BIS)
Nik negarraren ontzi hortatik
egiten det zenbait trago,
gure hizkuntza ikusten baidet
gero eta okerrago,
Bizkai aldean han daduzkagu
Sestao edo Barakaldo,
hango Euskalduna bizi oi bada
erdaldun denen esklabo,
Euskal Herria guztiz euskaldun
leku ederrean dago! (BIS)