Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-02-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1989-02-11 Zestoa Jaialdia
Conductor/a
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Bertsolariak entzuleari parre eragiten ari zerate. Baina hala al da zuen bitzitza?

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-02-11 Zestoa Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarri askotan izaten degu
guk komeria ugari,
entzun nahi duna esan nairikan
entzuten dagoenari,
geure barruan zer izaten dan
askotan ez da nabari,
bihotza negar jario eta
geu irriparrez kantari.

Jostarratza ta haria behar
bi oihal zati josteko,
eta guraiza zahar batzuk aski
osorik dana mozteko;
bertsolariak etsiko dunik,
inork ez al du usteko,
norbere penak irentsi arren
entzulegoa pozteko.

Bertsoetara etorri arren
bat atsekabez beteta,
bere papela bete beharra
zimurtu gabe kopeta,
nahiz ta barrutik nahigabearen
eztena jardun kolpeka,
alaitasuna kantatzen degu
penak guretzat gordeta.