Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-04-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1989-04-22 Oñati Jaialdia
Conductor/a
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Autores
Gorrotxategi, Jose Luis
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Oñatiko saio honetan, hainbeste omenaldi prestatu dituen Larrain-gain elkarteak bertso batzuek merezi zituela eta Gorrotxategiri eskatu zitzaion elkarteari buruz bertso batzuek abesteko.

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entidades
Larrain-Gain Elkartea

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-04-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Naturak ere toki honetan
bota zuen hainbat hazi,
hemengo pago, hemengo urki,
hemengo haritz ta sasi,
leihora irten eta ikusten
dira hainbat toki bitxi,
nik ordu oro ikusten ditut
nahiz eta begiak itxi,
toki ederrak nunnai ditugu
hau bezelakoak gutxi. (BIS)

Larrain-gain hontan Oñatiarrok
sarritan dezute zita,
etorri gabe ezin, ba, egon
hiru pausora bizi-ta,
ta iluntzean sarritan jira
barau bijilik hautsita,
maitasunantzat ateak zabal
gorrotoantzat itxita,
guztiak anai diran tokian
diferentziak utzita. (BIS)