Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1989-04-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
Bertsoa entzun |
1989-04-22 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Jose Luis Gorrotxategi
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Naturak ere toki honetan
bota zuen hainbat hazi,
hemengo pago, hemengo urki,
hemengo haritz ta sasi,
leihora irten eta ikusten
dira hainbat toki bitxi,
nik ordu oro ikusten ditut
nahiz eta begiak itxi,
toki ederrak nunnai ditugu
hau bezelakoak gutxi. (BIS)
Larrain-gain hontan Oñatiarrok
sarritan dezute zita,
etorri gabe ezin, ba, egon
hiru pausora bizi-ta,
ta iluntzean sarritan jira
barau bijilik hautsita,
maitasunantzat ateak zabal
gorrotoantzat itxita,
guztiak anai diran tokian
diferentziak utzita. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra