Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1989-02-26 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1989-02-26 Sara Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Lizaso
Trapero hutsa ez ote degu
aldameneko hargina?
Pareta jota kotxea hautsi
betidanik etekina,
gaurko honetan halabeharrez
gertatu da ezberdina,
etxe hori zer kristo ote zan
papelarekin egina?
Lazkano
Auzitegian bildu gera ta
jauna hauxen da demanda,
izanez ere gure artean
oker gogorra izan da,
nere pareta hor puskatu du
jesukristona emanda,
nola pasa dan zuek ikusi
goizeko bostak ziranda.
S. Lizaso
Nola pasa dan ez badakizu
nik ere daukat goguan,
kotxearekin atzeraka hasi
eta ikutu egin nuan,
etxea behera eta eskerrak
inor ez zegon barruan,
ia erorian lehen egongo zan
egilearen moduan.
Lazkano
Bere patarrez eta whiskyz
gizona zegon puztua,
hola jartzean autopista (e)re
honentzat bide estua,
kotxeak ditu berrehun bat zaldi
ta bolantean astua,
era horretan monta ezkero
seguru da disgustua.
S. Lizaso
ltxura danez burnia eta
porlanik ez du graziko,
edo bestela auzitegian
gu ez ginan ikusiko,
ohitura hoiek aizu, hargina,
aldatu lehendabiziko,
edo zuk egindako etxerik
inork ez du erosiko.
Lazkano
Kotxea hartu ta ibiltzen da
bere burua galduta,
auzotar denak izutzen dira
hau bidean azalduta,
betiko sartu zazu kartzelan
honek alperrik du multa,
bestela herri guzia honek
berak txikituko duta.
S. Lizaso
Halabeharrez neri gertatu
han bezelako trantzeak,
buztin hutsakin eginak zitun
aurreak eta atzeak,
baldin etxea bota ez balu
atzo Lizason kotxeak,
seguru nago botako zuen
bart arratseko haizeak.
Lazkano
Hala ta guztiz bera harrotu
honek baitu lotsa gutxi,
horrelakoa izan leikenik
ia ez leike sinetsi,
herri guzia hondatutzera
nahi ez badezu iritsi,
Aralarrera igo zaitea
ta gehi(ag)o ez zaitez jaitsi.
S. Lizaso
Ofizioan ez daki baina
badauka borondatea,
honek egina erosten dunak
seguru dauka kaltea,
hutsa propio eman banio
pareta hari kolpea,
pena bat daukat etxegilea
azpian ez egotea.
Lazkano
Jaunak hauxen da gizonan erruz
ekarri degun auzia,
izanez ere berau baidegu
oso kirtena hazia,
honek kotxekin botako luke
nik egindako guzia,
holako asko baldin badago
akabo langabezia.