Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1989-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Munduate

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1989-08-14 Gabiria Jaialdia
Conductor/a
Murua, Iñaki
Bertsolaris / Autores
Munduate, Joxe
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Gabiriko Osinalde sariketa zuk irabazteak ekarri dizu gaur saio honetan egotea. Zer esaten dizu zeure barrenak?

Descripción

Melodia
Begira nago jarria beraz
Nombre de la estrofa
Neurri luzekoak

Edukiari buruz

Personas
Munduate, Joxe
Actuaciones Periódicas
Osinalde Saria

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1989-08-14 Gabiria Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Munduate

Nombre de la estrofa:  Neurri luzekoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


TxapeIketa bat bazen Gabirin
etorri ta irabazi,
sinistea ere neronentzako
ezinezkoa zan kasi,
ordutik hona barne honetan
pentsatzen nitzaden hasi,
gogor eginaz garrasi, (BIS)
bertso munduan egiten badet
laguna mila trabesi,
baina oraindik behar dan guztia
bertsotan ez det ikasi. (BIS)

Udaberrian lore berria
etorritzen dan antzera,
lotsa pixka bat eduki arren
ezin zan egin atzera,
eta honuntza etorri nintzen
nire bertsoa lantzera,
zuek danoi zerbitzera, (BIS)
eta horrela gaur irabazle
zuei kantari atzera,
baina zaila da lagun hauekin
hemen bertsoz berdintzera. (BIS)

Egia esan ez zan erreza
hemen nik irabaztia,
oraindik ere aurkitzen banaiz
bertsotarako gaztia,
baina txarrena izaten degu
kolpe batean hastia,
hain degu lan garestia, (BIS)
baina ni beti izan naizenez
oso mutil amestia,
gaurkoan ere eman nahi nuke
barruan dedan guztia. (BIS)