Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-03-09 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1991-03-09 Bermeo Jaialdia
Conductor/a
Muniategi, Abel
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda batek besteei
Tema propuesto
"Bermioko portuan" doinuan, atzekoei buruz.

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1991-03-09 Bermeo Jaialdia [Bertsoa] / Jon Enbeita


Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Jon Lopategi dogu
Euskadiko txapeldun,
atzeko hau ez dakit
bere doble ez dogun,
begitu beraganantza,
hain dauka Kolore baltza,
ez al dau Husseinen antza
konprobatu dagigun.

Egixe da, egixe da,
neuk ikusi nebalako,
egixe da, egixe da,
porque lo he visto yo.

Azpillagai ez jako
aldatzen aurpegia,
formala izateko
pixu haundiegia,
txuleta on bat badago
edozer baino nahiago,
ondoren hogei bat trago,
zelako zaragia.

Egixe da, egixe da ...

Lazkao-Txiki dogu
bertsolari zuzena,
Euskadin zeinek ez dau
entzun bere izena,
Lazkaon jaio ta bizi
ta inun ez dana hazi,
baina bihotzez ikusi,
bera da haundiena.

Egixe da, egixe da...

Zirkuren bat al dago
Bermio inguruan?
Pizti raro bat baida
Tellerian onduan,
Jainkomendiko mutila
ei dator nobia bila,
kontuz ibili dadila
Bermioko portuan...

Egjxe da, egixe da ...

Hegalean pentsakor
daukagu eseria,
hori kontrolatzea
da nahiko komeria,
bigotez Tejeron lagun,
sudurrez Rodriguez Sahagun,
lotsarik ez dau ezagun,
hori da Telleria.

Egixe da, egixe da...