Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-04-07 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Abel Enbeita, Jon Enbeita, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1991-04-07 Muxika Jaialdia
Conductor/a
Muniategi, Abel
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Abel
Enbeita, Jon
Lopategi, Jon
Ejercicio
Hirunaka eskertzea
Tema propuesto
Sariak jaso ondoren eskerrak emanez.

Descripción

Melodia
Uzparitxako auzonetxua
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1991-04-07 Muxika Jaialdia [Bertsoa] / Abel Enbeita, Jon Enbeita, Jon Lopategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategi
Eskerrik asko anai-arrebak
hiru txapelen gerizan,
zuen atsegin sentimentu bat
jatorkulako ekintzan,
egun haundiak izaten dira
noizbehinka bertsolaritzan,
baina hau baino gozoagorik
guk ezin gegike izan.
J. Enbeita
Sentimentuak lausotzen jataz
soinik gabeko hitzetan,
itsasoaren indarra legez
olatuaren bitsetan;
ene Muxika hainbat meritu
ez zan gure ekintzetan,
betiko zordun egin gaituzu
neurriz gorako aintzetan.
Abel Enbeita
Zabal aldeko auzo txikian
ginan jaio eta hezi,
gero bi hauek hemen gelditu
nik Arabara ihesi,
omena izan nezakeenik
sekulan ez dut sinetsi,
hauek seguru merezi dute,
nik behintzat ez dut merezi.
J. Lopategi
Sustrai oneko landarak dira
Abel eta Jon Enbeita,
Garriko kimuz eztitua ni
zozo kantari izan nahita,
hiru txapelez gaur hiru izen
ondra daiguzan jarraika,
Txotxojeuri ta Urretxindorraz
Balentin maisu ta aita.
J. Enbeita
Marti zozoak txorrotxioka
dakar bizitzaren txanda,
kuku-praka ta bertso loretan
jantzi jaku gure landa,
omenaldiak beragaz dakar
erretiroaren tranga,
baina guretzat biharrerako
indar barri bat izan da.
Abel Enbeita
Gaurko eguna sinistu gero
ez dut hain errez ahaztuko,
esker oneko nauzu Muxika,
horra bihotza lekuko,
gaurtik aurrera indar gehiagoz
diot lanari helduko,
omenaldi hau eskertu arren
ez naiz erretiratuko.