Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-09-07 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1991-09-07 Mutriku Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Duela bi hilabete Goiurin izandako bertso jaialdi batean Egañak Manukortan efektu espezialen oskarra eskeini zion, baina orduan falta zen Mañurkota eta orain emango dio.

Descripción

Melodia
Arratsalde on lehendabizitik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1991-09-07 Mutriku Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña
Mañukortaren bi bekain hoiek
makina bat buruhauste,
ile puntetan ipintzen ditu
ta kokotx parean laiste,
gizon tontoa danik ordea
inork ez dezala uste,
Euskal Herriak zerbaitegatik
maitatzen du horrenbeste. (BIS)
Mañukorta
Zarauztarra hementxe degu
gizon jatorra ta fina,
ongi esanez berakin dauka
adarrerako makina,
baina Mañukin aurkitzen zaio
tranpak ikasi premina,
portatu haiz ta bihotz bihotzez
milaka esker Egaña. (BIS)
Egaña
Alde batetik keinuak egin
bestetik dotore mintza,
Mañukortakin aberastu da
euskaldun bertsolaritza,
honi eskerrak igo ziteken
jaunak zinean bizitza,
ta zer izarra, bera Charloten
garaian jaio balitza. (BIS)
Mañukorta
Garai haietan ez nintzan jaio,
batere ez zait inporta,
aizak Andoni zarauztarra,
orain iritsi zaik nota:
Bigarrenian sortu behar banu,
suerte on batek jota,
bigarrenez´e izan nahiko nun
Larruskaingo Mañukorta. (BIS)
Egaña
Berriz lehengoa jaiotzeko're
Mañukortaren afana,
maitatzen ditu bere kabia,
bere lur, ta bere lana,
gerora ondo joan dadian
gu bioren harremana,
maitasunakin jaso ezazu,
maitasunakin emana. (BIS)
Mañukorta
Baserri baten jaio nintzanda
gaur ere baserritarra,
buru makurka, bizkar okerra,
izatez oso baldarra,
baina umorea badet buruan
eta nun-nahitan azkarra,
bizi naizen arte eskertuko det
nik Mutrikuko Oskarra. (BIS)