Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1991-11-08 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Goienola, Aritz Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1991-11-08 Muxika Sariketa
Conductor/a
Aranburu, Natxi
Bertsolaris / Autores
Goienola, Iñigo
Lopategi, Aritz
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aritz bentrilokua. Orain gitxi arte, gaur gauera arte hain zuzen, Iñigo, zure panpina izan da. Gaur azken saioa egin ondoren berbetan hasi jatsu.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1991-11-08 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Iñigo Goienola, Aritz Lopategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lopategi
Lan egiten genduan
beti egun da gau,
akusazioak ere
sarritan hiru-lau,
hitz egiten hasi jat
t´harritu egin nau,
zoratu egin al da
nire panpina hau? (BIS)
Gojenola
Ez duzu begiratu
txit aurpegi alaiz,
nire hitzegiteak
ez dauka hainbat gaitz,
erabaki bat hartu
dot benetan garaiz,
zugandik hitzegiten
iada aspertu naiz. (BIS)
Lopategi
Hainbat urtetan biok
egin dogu lana,
eta orain berbetan
zatoz niregana,
hau hota ikusiaz
ai, nolako plana!
Edo-ta neu ote naiz
zoratu egin dana? (BIS)
Gojenola
Nahiz-ta zorotasuna
eduki gertuko,
ez zaude zoratuta
ta ez egin uko,
eskaera betetzen
duzu hainbat truko,
gehiago ez didazu
eskurik sartuko! (BIS)
Lopategi
Zerbait egiten berau
hasi jat honela,
pentsatzen dot burutik
txarto nabilela,
hemen nire ondoan
jarri dan bezela,
uste dut jubilatu
egin behar naizela. (BIS)
Gojenola
Askotan izan zara
zu nire nagusi,
zorotasun ugari
eta zentzu gutxi,
zugandik jasan ditut
hamaika igurtzi;
eroetxera aldegin
ta pakean, utzi! (BIS)