Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1991-12-13 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Bertsoa entzun |
1991-12-13 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Tristura antzeko zerbait sortu zait
hori aditu orduko,
botako dute ta alperrik da
zergatikan egin uko,
bertso zaleak elkartzen ginan
eta gaurkoa lekuko,
hainbat jaialdi, hainbeste bertso,
nola ziran adituko?
Hemen entzun ditudan txaloak
ez zaizkit inoiz ahaztuko. (BIS)
Zahartu omen da, eman baidio
bizitza honi arpegi,
supermerkatu gisara edo
beharko omen du segi,
hala ta guztiz nere kexua
edo eskaera zilegi,
berri batekin berehalaxe
ez da izango gehiegi,
ta hura ere bertsotarako
hau bezain goxoa bedi. (BIS)