Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1991-12-13 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Saioa
1991-12-13 Zumarraga Jaialdia
Gai-jartzailea
Sagastibeltza, Juanjo
Bertsolariak / Egileak
Murua, Iñaki
Lana
Bakarka gaia-emanda
Jarritako gaia
Enteratu geranez gaur biltzen gaitun zine hau desagertzera dijoa. Izan daiteke azkenengo aldiz hemen kantatzen duzula. Zelai Arizti zine honi.

Deskribapena

Doinua
Mutil koxkor bat itsuaurreko
Neurria / Estrofaren izena
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1991-12-13 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Iñaki Murua

Neurria:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Tristura antzeko zerbait sortu zait
hori aditu orduko,
botako dute ta alperrik da
zergatikan egin uko,
bertso zaleak elkartzen ginan
eta gaurkoa lekuko,
hainbat jaialdi, hainbeste bertso,
nola ziran adituko?
Hemen entzun ditudan txaloak
ez zaizkit inoiz ahaztuko. (BIS)

Zahartu omen da, eman baidio
bizitza honi arpegi,
supermerkatu gisara edo
beharko omen du segi,
hala ta guztiz nere kexua
edo eskaera zilegi,
berri batekin berehalaxe
ez da izango gehiegi,
ta hura ere bertsotarako
hau bezain goxoa bedi. (BIS)

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra