Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1991-12-28 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
| Bertsoa entzun | 
1991-12-28 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Neurri luzekoak 
		
		
		
								
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Lagun honek galdera hau
egin dit oso polito,
ez nuke nahi gaurko hontan
baso bat uretan ito,
detaile bati buelta gehiegi
ematen ez naiz hasiko,
Belodromoan egindakoa
eginda dago la kito.
Protesta bat egin nuen
ta gelditu nintzan lasai,
gehiegi haunditzerikan
momentu hontan ez dut nahi,
eta ez nago erreakzio
ta horko laudorio zai,
horren mesedeak onartzen ditut
eta kalteak ere bai.
Egindakoa azaltzen
hemen nabil nola hala,
batzuk entenditu dute
nik nahi ez nuen bezala,
barru-barrutik irten zitzaidan
ta hori da printzipala,
ta entenditu behar duenak
berak ulertu dezala.
