Bertsos - View details   To know more about this section

1991-12-28 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
1991-12-28 Oiartzun Jaialdia
Conductor
Garzia, Joxerra
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Jon
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Badakizue zer egin zuen honek lehengoan Belodromoan*... Pentsatzen degu berak ere bai, eta guk ere Telebistan izan degu dei klase asko. Batzuk: Zer egin zuen ume... horrek? Beste batzuk: Horrek dauzka horrek... etabar. Hik zer daukak esateko, ezer esatekorik badaukak? Zergatik egin huan? Ze asmo? Ondo atera al zaik?
Gaiari oharrak
1991ko Gipuzkoako Txapelketako azken saioan, kartzelako lanean, 7 puntuko bi bertso
kantatu ondoren, gaiari lotu gabeko zortziko txikiko bat kantatu zuen.

Description

Melody
Sorlekua utziz geroz
Stanza name
Neurri luzekoak

Edukiari buruz

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

1991-12-28 Oiartzun Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Stanza name:  Neurri luzekoak 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lagun honek galdera hau
egin dit oso polito,
ez nuke nahi gaurko hontan
baso bat uretan ito,
detaile bati buelta gehiegi
ematen ez naiz hasiko,
Belodromoan egindakoa
eginda dago la kito.

Protesta bat egin nuen
ta gelditu nintzan lasai,
gehiegi haunditzerikan
momentu hontan ez dut nahi,
eta ez nago erreakzio
ta horko laudorio zai,
horren mesedeak onartzen ditut
eta kalteak ere bai.

Egindakoa azaltzen
hemen nabil nola hala,
batzuk entenditu dute
nik nahi ez nuen bezala,
barru-barrutik irten zitzaidan
ta hori da printzipala,
ta entenditu behar duenak
berak ulertu dezala.