Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-12-05 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-12-05 Azpeitia Jaialdia
Gai-emailea
Lizaso, Sebastian
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Jendeak bazeukak Landetan hirekin halako kezka bat. Hemen jendeak Peñagarikano ezagutzen dik bertsolari bezela, baina jakin nahi duena dek: Nolakoa da Anjel Mari?

Descripción

Melodia
Baserrian jaio nintzan
Nombre de la estrofa
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-12-05 Azpeitia Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ni ez naiz horren zaharra
ta ez naiz horren gaztea,
nolakoa naizen egiz
nahi nuke adieraztea,
neretzat gogokoa da
zuek txaloz ikustea,
kezkaz beterik pasa det
joandaneko astea,
ni ez naiz horren ausarta,
ni ez naiz horren trastea,
nik neuregan somatzen det
sekulako kontrastea:
Bi gauza desberdin dira
nik hala daukat ustea,
jendeak esaten duna
eta naizena bestea.

Ume nintzela sarritan
esaten nion amari,
haundia egindakoan
izan nahi det bertsolari,
bertsotan egin izan det
nik adarjotze ugari,
naizen bezela ez natzaio
ni agertzen jendeari,
ni ez naiz horren gaiztoa
ta ez naiz horren azeri,
ordun nolakoa degu
mutil grazioso hori?
Nortasun bikoitza daukat
nahiz-ta inork ez nabari:
Berritsu hori da Peña,
isil hori Anjel Mari.

Maitasun ezak bihotza
egin izan dit bi zati,
negar malkotan busti det
makina bat musu zapi,
egiz nolakoa naizen
nik beste inork ez daki,
nere barru honek zama
galanta badaramaki,
Peña goraipatzen hainbat
telebista ta irrati,
Anjel Marik nahiago du
isilik eta apalki,
koldarra bezain izua,
izua bezain lotsati,
halaxe izan naiz eta
hala izango naiz beti.