Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-02-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-02-01 Zegama Jaialdia
Gai-emailea
Urretabizkaia, Pello
Bertsolaris / Autores
Sarasua, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Sarasua berak Oñatin kantatu zuen bertso bat ekarri zion gogora gaijartzaileak: Anai zergatik daude goseak Afrikako beltz gehienak? Eta zerbatik ematen dira armak eiteko ordenak? Zergatik hiltzen dituzte tiroz defentsa gabe daudenak? Haurren galderak izaten dira erantzuteko zailenak. (BIS) Pentsa ezazu galdera hauek anaiak egindakoak direla eta galdera bakoitzari bertso banarekin erantzun behar diozula. 1. galdera: Anai zergatik daude goseak Afrikako beltz gehienak? 2. galdera: Eta zergatik ematen dira armak egiteko ordenak? 3. galdera: Zergatik hiltzen dituzte tiroz defentsa gabe daudenak?

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-02-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


1. galdera: Anai zergatik daude goseak Afrikako beltz gehienak?
Anai txikia galdera horri
orain erantzun beharko,
telebistatik ikusi'ituzu
gosez hiltzen plako-plako,
hori dala ta sermoi haundirik
hemen ez dizut botako,
erantzuntxo hau zure buruan
gorde zazu gerorako,
haiek goseak hiltzen baidaude
zuk gehiegi dezulako. (BIS)
2. galdera: Eta zergatik ematen dira armak egiteko ordenak?
Beste galdera errezagoa
ez da, ba, erantzuteko,
nungo arrazoiz ote dabiltzan
hainbat arma egiteko,
ez zazu pentsa ez dira egiten
miloika gizon hiltzeko,
aberatsenek sortzen dituzte
txantaje baten antzeko,
lehen esandako goseti hoiek
menpean edukitzeko. (BIS)
3. galdera: Zergatik hiltzen dituzte tiroz defentsa gabe daudenak?
Jendea tiroz hiltzen dutela
oroitu zera poliki,
ohartu zera gaina pakea
jartzen dutela aitzaki,
alde batetik eta bestetik
hainbat hilkutxa iriki.
"Hori nolatan? Hori zergatik?",
galdetzen didazu, txiki!
Neronek ere nahiago nuke
zergatik? baldin baneki. (BIS)