Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-02-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1992-02-01 Zegama Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Neurria:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
1. galdera: Anai zergatik daude goseak Afrikako beltz gehienak?
Anai txikia galdera horri
orain erantzun beharko,
telebistatik ikusi'ituzu
gosez hiltzen plako-plako,
hori dala ta sermoi haundirik
hemen ez dizut botako,
erantzuntxo hau zure buruan
gorde zazu gerorako,
haiek goseak hiltzen baidaude
zuk gehiegi dezulako. (BIS)
2. galdera: Eta zergatik ematen dira armak egiteko ordenak?
Beste galdera errezagoa
ez da, ba, erantzuteko,
nungo arrazoiz ote dabiltzan
hainbat arma egiteko,
ez zazu pentsa ez dira egiten
miloika gizon hiltzeko,
aberatsenek sortzen dituzte
txantaje baten antzeko,
lehen esandako goseti hoiek
menpean edukitzeko. (BIS)
3. galdera: Zergatik hiltzen dituzte tiroz defentsa gabe daudenak?
Jendea tiroz hiltzen dutela
oroitu zera poliki,
ohartu zera gaina pakea
jartzen dutela aitzaki,
alde batetik eta bestetik
hainbat hilkutxa iriki.
"Hori nolatan? Hori zergatik?",
galdetzen didazu, txiki!
Neronek ere nahiago nuke
zergatik? baldin baneki. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra