Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-11-27 Eibar Jaialdia
Gai-emailea
Iturriaga, Unai
Bertsolaris / Autores
Sarasua, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
1992 bedeinkatu hau makina bat urtemugaren urtea izan da eta aste honetan beste hoietako bat bete da. Nik esaldi bat botako dizut: Hamar urte eta gero "sopas en caldero".

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entidades
Euskal Telebista (ETB)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaur hamar urte dauzka ETB-k
ze urteurren gozoa!
Hori dala ta entzuna daukat
nik goratzarre zozoa,
egia da euskara dagola
Telebistara jasoa,
baina hau nola egin diguten
hortxe dago arazoa,
gauza batzutan asmatu dute
ta gehiena frakasoa. (BIS)

Gaur agresibo sentitzen naiz ta
hau argi geldi dadila,
gure hizkuntza oraindik dago
lehen zegon bezain debila,
inundik ere ez dira joan
estandar on baten bila,
entzun dezaten hemen esan nahi
ditudan gauza txar pila,
nahiago nuke hemen balego
horko inepto kuadrila. (BIS)

Ez det esango ETB dana
eskasa danik zeharo
gauza askotan, baina urteak
alperrik dira igaro,
kulpa hor goian edo han behian
bietatikan non dago?
Nik behintzat gauzak bastante argi
dauzkat eta lasai nago,
behekoak nahiko ineptoak dira
baina goikoak gehiago. (BIS)