Bertsos - View details To know more about this section
1992-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Bertsoa entzun |
1992-11-27 Eibar Jaialdia [Bertsoa] / Jon Sarasua
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gaur hamar urte dauzka ETB-k
ze urteurren gozoa!
Hori dala ta entzuna daukat
nik goratzarre zozoa,
egia da euskara dagola
Telebistara jasoa,
baina hau nola egin diguten
hortxe dago arazoa,
gauza batzutan asmatu dute
ta gehiena frakasoa. (BIS)
Gaur agresibo sentitzen naiz ta
hau argi geldi dadila,
gure hizkuntza oraindik dago
lehen zegon bezain debila,
inundik ere ez dira joan
estandar on baten bila,
entzun dezaten hemen esan nahi
ditudan gauza txar pila,
nahiago nuke hemen balego
horko inepto kuadrila. (BIS)
Ez det esango ETB dana
eskasa danik zeharo
gauza askotan, baina urteak
alperrik dira igaro,
kulpa hor goian edo han behian
bietatikan non dago?
Nik behintzat gauzak bastante argi
dauzkat eta lasai nago,
behekoak nahiko ineptoak dira
baina goikoak gehiago. (BIS)