Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Aitor Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-08-01 Altzo Jaialdia
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolaris / Autores
Mendizabal, Mikel
Sarasua, Aitor
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Gertakizun haundiak ospatu dira edo ospatzen ari dira Estadu Espainolean Expo-a, Olinpiadak... eta noski diru kantitate galantak bideratu dira hortarako, baina dagoenekoz ari zaizkigu esaten prezioek gora egingo dutela eta langileriari lehen baino diru gehiago kenduko zaiola. Zer daukazue esateko?

Descripción

Melodia
Gazte denboran sasoia eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Aitor Sarasua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mendizabal:
"Noventa y dos"a ez al da gero
urte famatu samarra?
Olinpiadak ta Expo kontua
aipa dira barra-barra,
gero atzetik estuasuna...
hau da ondorio txarra:
abuso denak gero azkenean
langilek jasan beharra.
A.Sarasua:
Urte honetan iritsi dira
ospakizunen gailurrak,
guk aurretikan bagenekien
eta genitun bildurrak,
pobrearentzat zalantzatsuak,
aberatsentzat segurrak,
Espaina aldean gastatu dira
hemengo diru apurrak.
Mendizabal:
Egin dituzte inbertsio asko
eta hainbeste apustu,
orain gauz hoiek nola tapatu
ez daitezen ,ba, zapuztu,
gertatu dana begin bistan da
eta hauxen da hain justu:
batzuk korbata lepoan lasai
ta guk gerrikoa estu.
A.Sarasua:
Beti bezela langileentzat
iritsi da miseria,
gaurtik aurrera pobretasuna
hemen dugu ageria,
denok dakigu ekonomia
dagola oso eria,
ta makilajez estali nahi'ute
barruko ustelkeria.
Mendizabal:
Lehendabiziko dekretazoak
izan zun bere indarra,
gero kontuen ajuste hori
aipatu da barra-barra,
aizu, Solchaga, gobernu horrek
egin du akzio txarra,
beste aitzakirik ez dago hemen
hori da egi bakarra.
A.Sarasua:
Poltsiku hutsak daude ugari
ta gutxi poltsiko bero,
hemendik aurre dekretazoak
izango dira urtero,
baina Herria konturatzen da
ta badaki honezkero,
Madrilengandik beste gauzarik
ez genezake espero.