Bertsos - View details To know more about this section
1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Aitor Sarasua
Bertsoa entzun |
1992-08-01 Altzo Jaialdia [Bertsoa] / Mikel Mendizabal, Aitor Sarasua
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mendizabal:
"Noventa y dos"a ez al da gero
urte famatu samarra?
Olinpiadak ta Expo kontua
aipa dira barra-barra,
gero atzetik estuasuna...
hau da ondorio txarra:
abuso denak gero azkenean
langilek jasan beharra.
A.Sarasua:
Urte honetan iritsi dira
ospakizunen gailurrak,
guk aurretikan bagenekien
eta genitun bildurrak,
pobrearentzat zalantzatsuak,
aberatsentzat segurrak,
Espaina aldean gastatu dira
hemengo diru apurrak.
Mendizabal:
Egin dituzte inbertsio asko
eta hainbeste apustu,
orain gauz hoiek nola tapatu
ez daitezen ,ba, zapuztu,
gertatu dana begin bistan da
eta hauxen da hain justu:
batzuk korbata lepoan lasai
ta guk gerrikoa estu.
A.Sarasua:
Beti bezela langileentzat
iritsi da miseria,
gaurtik aurrera pobretasuna
hemen dugu ageria,
denok dakigu ekonomia
dagola oso eria,
ta makilajez estali nahi'ute
barruko ustelkeria.
Mendizabal:
Lehendabiziko dekretazoak
izan zun bere indarra,
gero kontuen ajuste hori
aipatu da barra-barra,
aizu, Solchaga, gobernu horrek
egin du akzio txarra,
beste aitzakirik ez dago hemen
hori da egi bakarra.
A.Sarasua:
Poltsiku hutsak daude ugari
ta gutxi poltsiko bero,
hemendik aurre dekretazoak
izango dira urtero,
baina Herria konturatzen da
ta badaki honezkero,
Madrilengandik beste gauzarik
ez genezake espero.