Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-04-24 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-04-24 Zumaia Jaialdia
Gai-emailea
Usarralde, Inaxio
Bertsolaris / Autores
Lopategi, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Joan den igandean Aberri eguna ospatu zen eta bada jende bat dioena Aberririk ez dela. Zuretzat ba al da Aberririk, eta baldin bada zer da?

Descripción

Melodia
Txoriak eta txoriburuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-04-24 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehengo igandean guztiontzako
egun haundia izan zen,
Independentzi irrintzia ere
bota baigenuen ozen,
zure galdera egoki dator
erantzun nahi nuke zuzen,
bada Aberri euskaldun bat gaur
baina ez da ezagutzen. (BIS)

Europa hontako herri zaharretan
zaharren herri euskalduna,
han eta hemen nun-nahitik dauka
adiskide ta laguna,
Aberri izena publikatzea
abertzaleen jarduna,
eta helburu printzipalena
da gure askatasuna. (BIS)

Amets haundiak sortu ohi ditu
hasarrea nahiz irria,
ezagutzea komeni zaigu
zein den gure jatorria,
berea lortu nahiean dabil
askatasun iturria,
euskera eiten duen Herria,
hori da gure Aberria. (BIS)