Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-04-24 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1992-04-24 Zumaia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Lopategi
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lehengo igandean guztiontzako
egun haundia izan zen,
Independentzi irrintzia ere
bota baigenuen ozen,
zure galdera egoki dator
erantzun nahi nuke zuzen,
bada Aberri euskaldun bat gaur
baina ez da ezagutzen. (BIS)
Europa hontako herri zaharretan
zaharren herri euskalduna,
han eta hemen nun-nahitik dauka
adiskide ta laguna,
Aberri izena publikatzea
abertzaleen jarduna,
eta helburu printzipalena
da gure askatasuna. (BIS)
Amets haundiak sortu ohi ditu
hasarrea nahiz irria,
ezagutzea komeni zaigu
zein den gure jatorria,
berea lortu nahiean dabil
askatasun iturria,
euskera eiten duen Herria,
hori da gure Aberria. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra