Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1992-08-16 Mañaria Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Maia
Bertsoa entzun |
1992-08-16 Mañaria Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Jon Maia
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mañukorta:
Aizu gaztia ikusten zaitut
nik sasoi bete-betian,
rok ta lanbada, Caldo, Caracol,
hoiek zuretzat kaltian,
musika ona aditutzen da
lehengo aitonen tartian,
zuk irratia ipini zazu
gure Arrate Irratian. (BIS)
Maia:
Ondazar hori sintonizatzen
gerta liteke kaltia,
aspaldi honek betea zuen
hogeita..garren urtia,
ez da batere orijinala
Arrateko Irratia,
beste gauzarik ez du egiten
zorionak ematia. (BIS)
Mañukorta:
Euskal Herriak berekin ditu
nun-nahi bere historiak,
dantza soltian ikusten ditut
umoretsu dantzariak,
alaitzen ditu aiton-amonak,
alaitzen ditu txoriak,
rock-an aldian jatorrak dira
gure trikitilariak. (BIS)
Maia:
Ez zait batere gustatzen neri
trikitiaren ajea,
soinuaren hotsa ta panderuak
ematen dit korajea,
hik Gregorio ez dek ulertzen
gaztearen mensajea,
gerria utzi eta buruan
komeni dek masajea*. (BIS)
* Lehenago erabilia zuten gai batean Mañukorta zen bizkarra zuzentzera masajistarengana joan zena.
Mañukorta:
Hizketan gaizki amenazatzen
gazte alu hau jarduna,
begiratuta oso makala
dirudi nere laguna,
dana rock-a ta dana da bals-a
mutiko honek nahi duna,
galdetzen dizut gazte jatorra
ez al zera euskalduna? (BIS)
Maia:
Mañu, batere inportik ez dik
euskaldun izan edo ez,
trikitiaren txapa hots hori
ez zaigu sartzen hain errez,
lehenengo aldiz kantatua det
pertsona baten omenez,
hi Kirikiñon kuadrilakoa
izan haiteke gutxinez. (BIS)
Mañukorta:
Kirikiño horrek Euskal Herrian
bazeukan hainbeste grazi,
haren ondoan Maia alu hau
ikusitzen det itxusi,
lehengo batian baztar batian
begiratuta ikusi,
rock-a egiten hasi zan baina
oraindik ez du ikasi. (BIS)
Maia:
Mañukorta honi hartzen diot nik
agure zahar baten antza,
bidean doa aurrera baina
ez daki ondo norantza,
hik hain ederki egin dezakek
rap ta modernoen dantza,
lurrean etzan eta ederki
egingo huke balantza. (BIS)
Mañukorta:
Motibo gabe desafioa
gazte aluak emonak,
ea ernegau ere eiten du
tipo hontako gizonak,
dantzatzen ditu lanbada eta
berdin-berdin hik rock onak,
hire aldian asko zekik gaur
Jainkomendiko aitonak. (BIS)
Maia:
Egia esan gizona dabil
trastornatuen antzera,
Arrate hortaz egia esan
sartuak gera trantzera,
pentsatzen detan guztia ere
ez nijua kontatzera,
eta hau dantzan hasi baino lehen
banoa eseritzera. (BIS)