Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1992-01-25 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1992-01-25 Legazpi Jaialdia
Gai-emailea
Matxinandiarena, Jokin
Bertsolaris / Autores
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Almansa herrian gertu zen. Orain juizioa egiten ari dira emakume batzuri. Erlijio satanikoa zela eta hamaika urtetako neska bat etsaiaren gaitzez josita zegoela eta neskatxa horren ama, izeba eta beste emakume batek halako sendaketa bat egin behar zutela eta, bizi-bizirik zegoela bere barren guztiak kendu zizkioten: gibela, giltzurdinak, e.a.

Descripción

Melodia
Maitasuna da bizi izateko
Nombre de la estrofa
Neurri luzekoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1992-01-25 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Neurri luzekoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Otso gaiztoen beldurrez sarri
ibili ohi da bildotsa,
zenbaitek daukan ikuspegia
hain da ikuspegi motza,
hamaika urte besterik ez ta
han geratu zan hilotza,
haurtxoaren "Ai! Ai!" hotsa,
hura ezinaren morrontza, (BIS)
tamalgarria izan behar zuen
haurtxo haren heriotza,
hori egin duten burugabeek
nun ote dute bihotza? (BIS)

Nere bizitzan ez nuen jaso
horrelako albisterik,
nik inorentzat ez det desio
horren heriotz tristerik,
arrazoi dezu erlijio hortan
ez dagola sinisterik,
horra odolez bustirik,
ez zuen erru izpirik, (BIS)
egin dutenei ere ez utzi
ez gibel da ez hesterik,
aingerutxoa hiltzen duenak
ez du merezi besterik. (BIS)