Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1992-01-25 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Bertsoa entzun |
1992-01-25 Legazpi Jaialdia [Bertsoa] / Anjel Mari Peñagarikano
Neurria:
Neurri luzekoak
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Otso gaiztoen beldurrez sarri
ibili ohi da bildotsa,
zenbaitek daukan ikuspegia
hain da ikuspegi motza,
hamaika urte besterik ez ta
han geratu zan hilotza,
haurtxoaren "Ai! Ai!" hotsa,
hura ezinaren morrontza, (BIS)
tamalgarria izan behar zuen
haurtxo haren heriotza,
hori egin duten burugabeek
nun ote dute bihotza? (BIS)
Nere bizitzan ez nuen jaso
horrelako albisterik,
nik inorentzat ez det desio
horren heriotz tristerik,
arrazoi dezu erlijio hortan
ez dagola sinisterik,
horra odolez bustirik,
ez zuen erru izpirik, (BIS)
egin dutenei ere ez utzi
ez gibel da ez hesterik,
aingerutxoa hiltzen duenak
ez du merezi besterik. (BIS)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra