Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-08-01 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Millan Telleria
Bertsoa entzun |
1993-08-01 Larraul Jaialdia [Bertsoa] / Sebastian Lizaso, Millan Telleria
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S.Lizaso:
Taberna baten kafea hartzen
ari nintzela jo ta su,
beste itzal bat nabaritu det,
egiten dit enbarazu.
Zer arraiotan jartzen didazu
horrenbeste konpromisu?
Nunbaitetikan ezagun gera,
bere tankera dezu. (bis)
Telleria:
Arrazoi dezu, zure abizen
horrek du hainbat histori,
telebista ta irratietan
horrenbeste kategori.
Koño! Zu al zera esaten duten
mutiko xelebre hori?
Peña txoro hoi zu al zerade?
Koño! Ez nintzan erori. (bis)
S.Lizaso:
Ez da gezurra nik bi nortasun
ditudala barrenean,
bakarrarekin ibili arren
beti edo gehienean;
ta, Anjel Mari, ez zaitez jarri
zu nere aldamenean,
Peña bakarrik izan nahi nuke
kantura natorrenean. (bis)
Telleria:
Galtza moderno eta txaketa,
nolako mutil prestua!
Planta soilikan izateko're
badaukazu arriskua.
Mostradorean tikiti-taka,
zertan jotzen duk eskua?
Esaten dio neskameari:
"Benga kafea, la oskua!" (bis)
S.Lizaso:
Itxoin-itxoin! Ez zaitez hasi
beti bezela berritsu;
zer arraiotan neri begira
geldirik zaude, Maritxu
Ta lagun, Pello, ate ondoan
guardian egon zaitez zu,
ta Anjel Mari etortzen bada
ez nagola esaiozu. (bis)
Telleria:
Eta horrela bete nahi nuke
Anjel Mariren papela.
Aldamenean zertarako det
holako mutil pardela?
Esan Peñari Egaña ere
honuntza badatorrela,
eta kontatu neska batekin
ligatzera joan naizela. (bis)