Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-06-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1993-06-27 Mungia Jaialdia
Conductor/a
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Azpillaga, Jon
Lopategi, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Hemen baditugu 1936 urteko argazkiak, zer gomutapen dakarzkizue?

Descripción

Melodia
Adixkidia Andoaindikan
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-06-27 Mungia Jaialdia [Bertsoa] / Jon Azpillaga, Jon Lopategi

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Azpillaga:
Berrogei eta hamazazpi urte
argazki horrek daukana,
oraindik ere goguan dago
eurak egin eben lana;
bertsolariak ziraden eta
bertsoetan bizi dana.
Basarri dogu bakar-bakarra
gaur bizirik daguana.
J.Lopategi:
Arbola zaharrak aintzat hartzeko
jarri dauskue aukera;
gerra aurreko aiton guztiak
jarri ditue batera;
fotograforik izaten bada
baldin, ba, danok atera:
geu be holaxe egongo gara,
baina hemendik ehun urtera.
Azpillaga:
Zepai ta Txapel ta Uztapide
zelako hirukotia!
Haiekin ere bertso kantari
hartu genduen partia;
ikusi dogu argazki hori
da oroitzapenez betia:
historirako geldituko da
horrek daukan argazkia.
J.Lopategi:
Historiari emon neutzien
hasiera ta indarra,
horren ahotik agertzen baitzen
euren bihotzeko garra;
bizkorra gendun kantuz Txirrita,
baina gorputzez baldarra;
itxura hori hartzera doa
Azpillaga lagun zaharra.