Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1993-08-24 Arrasate Jaialdia
Conductor/a
Segurola, Nikolas
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lizaso, Sebastian
Mendizabal, Mikel
Ejercicio
Launaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek aspaldi samar ezagutu zenuten elkar; zer iritzi edo zer irudipen izan zenuten elkar ezagutu zenutenean.

Descripción

Melodia
Txoriak eta txoriburuak
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1993-08-24 Arrasate Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Sebastian Lizaso, Mikel Mendizabal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


S.Lizaso:
Jainkomenditik jetxi zan eta
esan zuen zela artzai,
erromerian ikusi nuen
neskatxak ligatzeko zai.
"Tipo zuzena ez duk izango..."
nik esan nere buruai;
orduan hori pentsatzen nuen
eta oraindik ere bai. (bis)
Mañukorta:
Hogei bat urte ezautu nitun
hoi daukat gauza zigurra,
Amerikatik etorritzian
zapalduz Euskadin lurra;
nere albuan ikusitzen det
oso hiruko bigurra,
neregandikan ikasi dute
gaur dakiten apurra. (bis)
Egaña:
Mutil rubio ta dotorea
gainera bette-bettea,
bertsotarako sumatu nion
arte ta borondatea.
Mikelengatik zer pentsatu nun
ez da zaila esatea:
neronen antza ere bazula,
zaharragoa izatea. (bis)
Mendizabal:
Ni behin Zarautzen hurbildu nitzan
Egañaren ingurura,
lehenengo aldiz juan zan plazara
eta gainera kantura;
melenita ta txaketilakin
honek bazuen piura;
lehendabizikoan hartu nion
Migel Bose-ren itxura. (bis)
S.Lizaso:
"Mañukorta naiz" esaten zuen
galdetu ta berehala,
eta gainera aguanta behar
petraltzen baitzen bestela;
ni saia arren ez nun sinisten
artzaia izango zela,
bera nolatan ibili ohi zan
ardi galdu bat bezela. (bis)
Mañukorta:
Bi gazte hauek ezautu nitun
esku emanda gozo-gozo.
Txulo bezela bere denboran
badute hainbat arazo.
Bizar haundiko mutil ederra,
Azpeitiako Lizaso...
Handikan hona eman dituzte
hamaika mila frakaso. (bis)
Egaña:
Nik Mañukorta ezagutu nun...
pasa da urte ugari,
Usurbil edo Aginaga zen
oraindik ezin nabari:
bekain bat zeukan gora saltoka
bestea, igual, erori;
pentsatu nuen Santimamiñen
biziko da tipo hori...(bis)
Mendizabal:
Ta nik Lizaso ezagutu nun
orain hemeretzi urte,
Azpeitiako Matximentan zan
ta hartu genuen parte;
ondora etorri ta hitzegin zidan
builoso eta fuerte:
gau osoa pasa hizketan eta
ez nion entenditu bate. (bis)