Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-01-08 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio
Bertsoa entzun |
1993-01-08 Oñati Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Maialen Lujanbio
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lujanbio:
Alaba nahiko gaztea dezu
holako aitonarentzat,
eta nabari gelditu dira
gaur parrandaren emaitzak,
ta goiz aldeko ze ordu degun
nahiz eta zuk hartu aintzat,
aita ez zaitez hainbeste keja
zuzen etorri naiz behintzat. (bis)
Lazkano:
Zer aldaketa gertatu zaigun
bizi geran mundu hontan,
dena galdua ote dan ere
pentsatutzen det askotan,
gaua parrandan igarotzen du
eta egun guzia lotan
ta gero lanak utzitzen ditu
amatxok egitekotan. (bis)
Lujanbio:
Zuk ni etxean nahi nauzu beti
fameli zaharren legez,
ta nik parranda egite hori
omen da amaren kaltez,
harrokeritan ez zaitez hasi
isildu zaitez mesedez,
zuk parrandarik ez dezu egiten
baina lanikan ere ez. (bis)
Lazkano:
Nere lanetik bizi zerade
maitea hamasei urtean,
ta azkenikan esker gaiztoa
dadukazu bitartean,
parranda hoiek izan ditezke
alaba zure kaltean,
gauz normal gutxi gertatzen baita
bertsolarien tartean. (bis)
Lujanbio:
Aita daukat hain serioa ta
nik hain fundamentu gutxi,
eta gauean egin dedana
ezin dizut erakutsi,
behin Sarasuak esan zuenai
oraintxe nahi diot eutsi,
aukera bat behin izango eta
pasatzen ezin nun utzi. (bis)
Lazkano:
Hara zertara iritsia dan
nere alaba gaixua,
guraso eta etxez ahaztuta
pasatu du gau osua,
eta gainera ejenplotzako
hartutzen du Sarasua,
jentuza hoiekin baldin badabil
ziurra da frakasua. (bis)
Lujanbio:
Zeinekin negon ez det esango
nahiz-ta askok badakiten,
Sarasuakin ez nitzan egon
ez zaitez jarri hain kirten;
gaur goizaldean etxeratu naiz
nahiz atzo gauean irten,
egun bateko parrandak ez du
bate kalterik egiten. (bis)
Lazkano:
Horra zertara iritsi zaigun
bertsolarian bitartez,
ikusitzen det ibiltzen dala
edozein mutiko maitez,
segurantzia komeni baita
hola ibiltzeko partez,
garanti osoz ibiltzez geroz
txapeldunakin joan zaitez. (bis)
Lujanbio:
Aita zaharrai nabaitzen zaio
aspaldiko dun dotrina,
mutil majoa nahi dula berak
hori degu gauz jakina,
eta Peñakin joateko dio
hori ez da tipo fina,
neri gutxinez gustatzen baizait
muxu ematen dakina. (bis)
Lazkano:
Nere alaba argia dela
aspaldi ohartu nitzan,
eta berriro erakutsi dit
arrazoi horren baldintzan,
ikusirikan gaurko gazteak
zeinen ausarti dabiltzan,
urtetan nahiko egin haiz eta
heuk nahi denana egin zan. (bis)