Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1994-06-18 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1994-06-18 Itziar Jaialdia
Conductor/a
Etxabe, Jose Mari
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Lizaso, Sebastian
Ejercicio
Hirunaka gaia-emanda
Tema propuesto
Lazkano baserriko nagusia da, Lizaso Lazkanoren andrea, eta Agirre ijitua. Lazkanok astoa saldu dio, Agirre, ijituari. Hurrengo ferian ijituak asto bera saldu dio Lazkanori. Etxera etorri eta erakusten hasi da bera akordatu gabe eta Lizaso, andreak ezagutu du lehengo astoa dela.

Descripción

Melodia
Kantore berri xarmant batzuek
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1994-06-18 Itziar Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano, Sebastian Lizaso

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Lizaso:
Ez dakit inon egokittu dan
inoiz honelakorikan,
ni bildurtu naiz senarrarekin
ez daukat gauza onikan,
asto ttiki bat ekarri digu
hor lehenguan feritikan,
tontozar horrek ez dio igarri
lehengo astua danikan.(bis)
J. Agirre:
Astua zerbait mejoratu nun
pentsu piska bat emanik,
azkazalak e moztu nizkion
ta itxuratu nuan nik,
baserritarrak ez ezagutu
hori ferira juanik,
ez zendun uste zere senarra
hain tontoa zenduanik.(bis)
Lazkano:
Ferian gutxi begira nion
bizkarrera ta kaskora,
alde haundirik ez dagolako
hemen astotik astora,
emazte maite horregatikan
ez zaitezela aztora,
hezitzen lanik ez degu behintzat
egon zindezke gustora.(bis)
J. Lizaso:
Danak zugatik parrez ai dira
auzoko eta herriko,
seguru nago munduan bada
majinatxo bat holako,
neure tokian txorimaloa
ohian banion jarriko,
seguru nago kaikuzar horrek
ez lioke igarriko.(bis)
J. Agirre:
Hau txorimaloz engainatzea
ni ez nago harritua,
astoa ere pittin bat zegon
matrail ertzak garbitua,
polita zala ta gizajo hau
gelditu zan harritua,
tontozar hauek dadiltzan arte
biziko da ijitua.(bis)
Lazkano:
Tarte horretan danak ez dira
nere akats ta erruak,
asto gazteak jeneralean
izaten dira harruak,
harek astindu lezazke aixa
amonaren katxarruak,
gaztea balitz akabo zure
esneak eta porruak.(bis)
J. Lizaso:
Porruak porru pena nuala
saldu nun asto maitia,
kosta zitzaidan neri pittin bat
tratu hura egitia,
nola arraio erabaki zun
honek perira joatia?
Nere senarra tontua izana
ijituak suertia... (bis)
J. Agirre:
Holako tranpak egitea nik
hau ez nuan lehenengua,
aitona zahar hau ere nola dan
burutik erdi mangua,
nahikoa triste gelditu zaigu
gure bihotz barrengua,
amona ere zahartua eta
astua ere lehengua.(bis)
Lazkano:
Tratu horretan oroitu nintzen
nere emazte maitean,
ta jakin zazu hori guzia
ez dala zure kaltean,
pentsu piska bat eman zaiozu
azokara juatean,
eta astoak zerbituko du
zu bizi zeran artean.(bis)
J. Lizaso:
Ez gero esan zure andrea
danik amona gaiztua,
mundu guziak gaur esaten du
ez zeradela listua,
alper-alperrik egin genduan
horrenbesteko gastua,
ta orain biak salduko dittut
senarra eta astua.(bis)
J. Agirre:
Gure amona iritsia da
hain genio txarretara,
beraz zu orain hastera zuaz
tratu berri horretara,
neuk ere oso ontzat hartzen det
ez nua gezurretara,
astua saldu txorixotako,
gizona txatarretara.(bis)
Lazkano:
Andre maitea horregatikan
maitasunik ez ukatu,
nik egin dedan tratua gaurkoz
behar zenuke onartu,
nere senarra astozar bat da
askotan dezu kontatu,
eta anai bat maitatutzea
ez da izango pekatu.(bis)