Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1994-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1994-12-06 Orio Jaialdia
Conductor/a
Gesalaga, Jose Antonio "Zaldubi II"
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Sarasua, Jon
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Egaña ETBko ordezkari bat izango zara eta Sarasua Bertsolari Elkarteko ordezkari bat. Nere galdera: Zer gertatzen da Hitzetik Hortzera programarekin ?

Descripción

Melodia
Eguna pasa nekean eta
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Entidades
Euskal Telebista (ETB)
Hitzetik Hortzera

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1994-12-06 Orio Jaialdia [Bertsoa] / Andoni Egaña, Jon Sarasua

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egaña:
Zer gertatzen da?, zer gertatzen da?
jende gehienan galdera,
bertsolaririk ez da azaltzen
igandetik igandera,
gure etxeko leiho txikitik
ez lukete nahi atera,
denak bezela etorri bitez
gure eskutik jatera.(bis)
J.Sarasua:
Ogi apurrak bakarrik daude
eskua itxi mesedez,
telebistatik bertsotarako
sortu da mila interes,
zentsura gutxio nahi gendun ta
zuek erantzun aldrebes,
inuzentiak bagera piskat
baina hainbeste ere ez.(bis)
Egaña:
Hain egoskorrak zerate eta
ez zazu altxa kokotzik,
aspaldi hontan kontu honetan
entzun det gauza zorrotzik,
behin Sarasuak kantatu zuna
esateko ez det lotsik:
arrazoi dena dezute baina
diruak ez du bihotzik.(bis)
J.Sarasua:
Gauza justu bat hitzarmentzerik
Amatiñok ez luke nahi,
bertsolariok ere bagera
jarrera bat hartzeko gai,
barkatu baina programa horri
esango diogu jai-jai,
bihotzen minik ez dezu izango
baina potrotakoa bai.(bis)
Egaña:
Geure etxera etorri eta
berak ditugu jaun-jabe,
hoien aurrean aurkitzen gera
zalantzan eta herabe,
potrotako bat jasanagatik
aguantatzeko prest gaude,
besten etxean ezin da sartu
katiuskak kendu gabe.(bis)
J. Sarasua:
Bate lotsarik ez duzu izaten
bertsoak zentsuratzeko,
audientzia ona lortu ta
miseria eskeintzeko,
telebistako programa degu
bertsoak aurreratzeko,
ta inola're ez telebistari
aurpegia garbitzeko.(bis)
Egaña:
Akordioarik ez baldin bada
zerorrentzako da kalte,
aspaldi hontan azaldu degu
majina bat borondate,
zuek lotuta hor zauzkagu ta
guk baditugu bi kate,
bertsolaritzan aitzakiakin
"peseteroak" zerate.(bis)
J. Sarasua:
Aizu Amatiño azken bertsoa
entzun dizut oso pozik,
argudio hau entzuna daukat
hamaika alditan kasik,
jakin ezazu bertsolariok
ez dugu hartuko sosik,
bertsolarintzat ez da dirua
Elkartearentzat baizik.(bis)