Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1994-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1994-12-10 Zumarraga Jaialdia
Conductor/a
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Agirre, Joxe
Lazkano, Imanol
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Egintzagun kontu, Santa Luzi ferian, Imanol Lazkano tratantea etorri zaigula atzeko animali hoiekin eta Joxe, baserritarra, erostera etorri zaiola. Ez dakigu tratuan konponduko diren.

Descripción

Melodia
Nere gogoa hegan dijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1994-12-10 Zumarraga Jaialdia [Bertsoa] / Joxe Agirre, Imanol Lazkano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Joxe, zezen bat itxurazkoa
nahi badezu baserrian,
manta horiaz estali eta
hemen daukazu aurrian,
horrelakoa ordaindu leike
goren-gorengo neurrian,
sementalaren seilua dauka
ezkerreko belarrian.
J. Agirre:
Neroni ere aspalditik naiz
horri begira egona,
jakina zegon zilua ere
jarri behar zitzaiona,
gorputzez ez da mardula baina
izan leike raza ona,
eta gainera nabarmen dago
kanpaina eginda dagona.
Lazkano:
Hurrengo behian bentajak ere
orain nahi dizkizut konta,
sei bat urtian etxian daukat
eta ez da gaizki porta,
baina mantendu ezazu itxuraz
ez zazu larrera bota,
orain aldean ume egiteko
bete-betean dago ta.
J. Agirre:
Behar baldin bada eduki leike
horrekin zenbait engaino,
baina ganadu gobernatutzen
ni ona naiz oraindaino,
horrekin ere hartu nezake
behar hainbeste enpeino,
gizena gizen eukitzea errez da
plakua gizentzen baino.
Lazkano:
Hurrengo hori astoa degu,
errez leike imajina,
ta etxerako hori da guztiz
abere bat atsegina,
putzu zulotan salto egiten du
kontrabista ta arina,
txoro aidetik badauka baina
oso asto klase fina.
J. Agirre:
Zuk badaukazu gogoa beraz
astoa neri saltzeko,
nik ez dadukat enpeinorikan
neure etxea galtzeko,
ai ta gutxio korajerikan
horren gainean jartzeko,
bestela arrisku ederra dago
ipurdia ebakitzeko.
Lazkano:
Hurrengoa da zaldi klase bat
ta banoa esatera,
negozioa seguru dezu
astindu zazu kartera,
egin behar zaion bakarra dezu
behorretatik atera,
eta orduan juan zindezke
lasai asko Lasartera.
J. Agirre:
Lazkano ez zazu gaur hemen egin
horrelako hitzaldirik,
zaldi zahar horren grinak baitaude
aspaldian itzalirik,
bada ezpada ere hobe deu horri
uztea geldi geldirik,
nik ez nuke nahi hoinbeste puru
erretzen duen zaldirik.
Lazkano:
Horra etxeko ikuiluaren
kontu denak hemen konta,
negozioa uste nuen da
azken-azkenik porrota,
nahi badezu eman etxera-eta
edo txorixota bota,
nahi dezuna egin laurekin ere
bapo aspertuta nago ta.
J. Agirre:
Bertso honekin bukatu nahi det
lehen hasitako disputa,
neuk nahi dedana egitea ere
bai daukat nere eskuta,
laukote horrek gure etxerako
zerbiziorik ez du ta
nahi baldin baezu eaman zerorrek
lehen zeureak dituzu ta.