Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1994-01-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1994-01-22 Bergara Jaialdia
Conductor/a
Lejardi, Jose Mari "Gabixola"
Bertsolaris / Autores
Arozena, Estitxu
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Bergaran AEK berriro martxan jartzeko ahaleginetan talde bat aritu da. Talde horretan bazen mutil bat beste zenbait lanetan ere sartu zena. "Bizkai" deitzen diote. Preso dago orain.

Descripción

Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1994-01-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gazte gehienek nahiz ta ez hartu
herrian hainbat ardura,
batzuk nahikoa hartzen dute ta
sortzen zaigu hainbat duda,
non ote dago euskaltzale ta
españolitoen muga?
beste herritan gertatzen dena
ere hemen gertatu da.(bis)

Herria maite dutenen aurka
bada horrenbeste truko,
eta horrela helburu hori
nahiz ta ez duten lortuko,
euskalzaleak preso daudela
Bergara dugu lekuko,
baina hala ere herrian nahia
ez dute preso hartuko.(bis)

AEK ere sortu zuena
kartzelan da parez pare,
ta bere aurka egongo dira
nik ez dakit zenbat lege,
nahiz eta aurka egongo diren
beste hainbeste botere,
Bergarakoak segi lanean
Bizkaigatik bada ere.(bis)