Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1994-01-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena
Bertsoa entzun |
1994-01-22 Bergara Jaialdia [Bertsoa] / Estitxu Arozena
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Gazte gehienek nahiz ta ez hartu
herrian hainbat ardura,
batzuk nahikoa hartzen dute ta
sortzen zaigu hainbat duda,
non ote dago euskaltzale ta
españolitoen muga?
beste herritan gertatzen dena
ere hemen gertatu da.(bis)
Herria maite dutenen aurka
bada horrenbeste truko,
eta horrela helburu hori
nahiz ta ez duten lortuko,
euskalzaleak preso daudela
Bergara dugu lekuko,
baina hala ere herrian nahia
ez dute preso hartuko.(bis)
AEK ere sortu zuena
kartzelan da parez pare,
ta bere aurka egongo dira
nik ez dakit zenbat lege,
nahiz eta aurka egongo diren
beste hainbeste botere,
Bergarakoak segi lanean
Bizkaigatik bada ere.(bis)
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra