Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1995-10-14 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
1995-10-14 Tolosa Jaialdia [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Sebastian Lizaso
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S.Lizaso:
Sei hilabete inguru hontan
ni espazioan nago,
kontaktu denak galdu nituen,
pentsatu nuen akabo,
aizu, laguntza eskatzen dizut
laguntzerikan balego,
aireratzea zaila izan zan,
lurreratzea zailago.
Loidisaletxe:
Ez det pentsatzen momentu hontan
trantze onean zaudenik,
oraintxen dala sei hilabete
mundu hontatik ertenik,
lagundutzerik nahi ez dedanik
zurekiko ez uste nik,
baina ez daukat eskailerarik
horraino iristen denik.
S.Lizaso:
Eskailerakin ez zaitez presta
sagar biltzeko antzera,
ta baserriko ohitura hoiek
utzi itzazu atzera,
"Nasa" aldera deitu ezazu
albistea kontatzera,
eta ni sano iristen banaiz
famoso egingo zera.
Loidisaletxe:
Aizu laguna hoi izan leike
biontzako egokia,
eta ni ere oso famoso
egiteko aitzakia,
ahal dan neurrian lagundutzea
orain det erabakia,
baina mesedez eman zaidazu
"Nasa" horren zenbakia.
S.Lizaso:
Telefonikan galde ezazu,
egin zaidazu mesede,
eta handikan deitzen badute
moldatuko naiz dotore,
orain artean ibili arren
astronauta baten pare,
lurreratzean ez naiz sartuko
asensore baten ere.
Loidisaletxe:
Zu alde hontan ez ikustea
mesede litzake agian,
eta zergatik sartu zinan zu
horrelako lantegian,
ehundaka kilo dituena ezin
ibili leike aidian,
danantzat igual hobe da eta
gera zaitez ilargian.
Lizaso:
Espaziora abitu nintzan
noski neuretzat kaltera,
sei hilabetez ez naiz iritsi
lurreko pare jatera,
eta baskulan jarritakoan
orratza ere gainbehera,
erortzeko lain pisu ez daukat
hortik kontuak atera.
Loidisaletxe:
Nik banekian mundu honetan
asperturikan zinela,
ta zer erabaki hartu zendun
antzemana nizun bela,
usteko zendun aingeru gisa
hor ibiliko zirela,
ez al dakizu hil aurretikan
zeruan sartzeik ez dela?