Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Eguna (27. 1995. Donostia)
Actuación
1995-01-21 Donostia Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Mendiluze, Aitor
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Uztapide Ameriketatik bueltan datorren artzain zaharra eta Mendiluze, berriz, Ameriketara doan artzain gaztea.
Gaiari oharrak
Gai hau jarrita Manuel Olaizola Uztapidek Gorrotxategirekin kantatutako bertsoak
bozgorailuz eman ziren eta Mendiluzek bat-batean erantzun zituen.

Descripción

Melodia
Uso zuri bat inguratu zait A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Uztapide:
Amerikan zer ikusi dedan
esateko ez det lotsikan,
zu orain gisa ni ere haruntz
joana nintzan pozikan,
baina lana ere musuen truka
ez da izaten sosikan,
nik ez nun hala pentsatzen baino
txakurrak hankautsikan.

Mendiluze:
Zuk gauza hori nei esatea
izan liteke normala,
ez dakit ziur egia ote dan,
kontatu didazu hala,
bainan halare nik pentsatzen det
lehen ikasia bezala,
ilusioak oraindik ere
zerbait balio duala.

Uztapide:
Egia da bai lur maite hontan
ez digute kentzen gutxi,
mundu guztiak daki hori ta
nik zertako erakutsi.
Damutasunik izan ez dedin
bihar gazte edo etzi,
Euskal Herririk ez dezazula
diruagatikan utzi.

Mendiluze:
Beti badago gure gainetik
zeinek jarria indarra,
beti badago nork agindua
eta zeinek jo adarra.
Horregatikan esango dizut
entzun nere deiadarra:
dirua ez da hara joateko
nere arrazoi bakarra.

Uztapide:
Nik ikusten det nola gabiltzan
aspaldin gaizki antzian,
baina lan txarrak ikusten dira
inoiz lur aberatsian.
Han ere artzainak sarritan dabiltz
animalien antzian,
eta dirua gero zertako
sasoia joanda zahartzian?

Mendiluze:
Esan bezela piztiak dabiltz
sarri gizonen moduan,
Amerika're Euskal Herrian
antzekua da orduan.
Dirua zertan ote daukadan
sasoia juandakuan,
nik erantzungo dizut, bai, baina
handik itzulitakuan.