Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Bertsoa entzun |
1995-01-21 Donostia Jaialdia [Bertsoa] / Aitor Mendiluze
Neurria:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Uztapide:
Amerikan zer ikusi dedan
esateko ez det lotsikan,
zu orain gisa ni ere haruntz
joana nintzan pozikan,
baina lana ere musuen truka
ez da izaten sosikan,
nik ez nun hala pentsatzen baino
txakurrak hankautsikan.
Mendiluze:
Zuk gauza hori nei esatea
izan liteke normala,
ez dakit ziur egia ote dan,
kontatu didazu hala,
bainan halare nik pentsatzen det
lehen ikasia bezala,
ilusioak oraindik ere
zerbait balio duala.
Uztapide:
Egia da bai lur maite hontan
ez digute kentzen gutxi,
mundu guztiak daki hori ta
nik zertako erakutsi.
Damutasunik izan ez dedin
bihar gazte edo etzi,
Euskal Herririk ez dezazula
diruagatikan utzi.
Mendiluze:
Beti badago gure gainetik
zeinek jarria indarra,
beti badago nork agindua
eta zeinek jo adarra.
Horregatikan esango dizut
entzun nere deiadarra:
dirua ez da hara joateko
nere arrazoi bakarra.
Uztapide:
Nik ikusten det nola gabiltzan
aspaldin gaizki antzian,
baina lan txarrak ikusten dira
inoiz lur aberatsian.
Han ere artzainak sarritan dabiltz
animalien antzian,
eta dirua gero zertako
sasoia joanda zahartzian?
Mendiluze:
Esan bezela piztiak dabiltz
sarri gizonen moduan,
Amerika're Euskal Herrian
antzekua da orduan.
Dirua zertan ote daukadan
sasoia juandakuan,
nik erantzungo dizut, bai, baina
handik itzulitakuan.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra