Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Manuel Olaizola "Uztapide"

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (5. 1965)
Actuación
1965-01-01 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Irigoien, Alfonso
Bertsolaris / Autores
Iztueta, Joxe Miel "Lazkao Txiki"
Olaizola, Manuel "Uztapide"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Uztapide izango da larogei urteko aitona, eta Lazkao-txiki, berriz, aitonaren billoba. Emezortzi urte ditu onek, Lazkao-txikik, eta estudiantea da. Aitonak Euskalerriko antziñako oitura garbiak goratuko ditu, ta billobak, berriz, gaurko aurrerapenak. Aitona asiko da.

Descripción

Melodia
Iparragirre abila dela
Nombre de la estrofa
Neurri berezikoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1965-01-01 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Joxe Miel Iztueta "Lazkao Txiki", Manuel Olaizola "Uztapide"

Nombre de la estrofa:  Neurri berezikoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Uztapide:
Aitonak eta billobak orain
ditugu geren kantuak,
estudiante guziak ere
ez dira izaten santuak,
gaur moda asko dabiltza,
gero inpernuko giltza,
artu arren komentuak,
zein biretatik zoazen, billoba,
ongi atera kontuak.

Lazkao-txiki:
Aitona ona ni ez nijua
gaur zu ofenditutzera,
nola zeraden guraso zar da
maite dezuen euskera,
al degunikan zuzen
zerbait mugi gaitezen
ikasirikan karrera,
beti lenian baldin bagaude
ziero ondatubak gera.

Uztapide:
Billoba, gauzak aitonak zuri
jarriko'izkizu aukeran,
gure oraingo bizimodua
dago zuen goraberan,
artu moda berriyak,
galtzen dira erriyak,
zu zabiltz oriyen eran,
jakin nai nuke karrera artuta
geo zer izandutzen zeran.

Lazkao-txiki:
Badakizu zuk lengo lurrean
guk bear degula bizi,
bañan nai nuke atzera dagon
lur maite au aurre-erazi,
berriari ekiñik,
lan pixka bat egiñik,
makina onak erosi,
lengo kontuan gaurko munduan
ezin gindezeke bizi.

Uztapide:
Nere billoba, zure bertsua
ez al zan aditzekoa?
ori usaia!, ematen zuan
arrosa Maiatzekoa,
bañan emen Iekua
dadukazu bapua,
zeruaren antzekua,
gaurko mundua nola dan berriz
gerokua galtzekua.

Lazkao-txiki:
Ez dakit adelantu au degun
gauza txarra edo ona,
bañan pixkabanaka aldatzen
nola dijoan gizona,
lengo adelantuak
dirade juandakuak,
gaurkuak eztira broma,
bañan alkar maitatu dezagun
illoba eta aitona.