Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarasua
1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarasua
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Egun batean bandera bati
eman genionez hitza,
orain besteak akatzea da
guk darabilgun bizitza.
Arma hartutua egun guztian
elkarren kontra gabiltza;
gaur askok estimatuko zuten
ni inoiz jaio ez banintza.
Minutu batez pentsatutzeko
gu ezin gara nekatu,
etsaia danai azken hitza ere
behar diogu ukatu,
herria edo zerbaiten alde
behar omen da burrukatu...
Orain alperrik da esatea:
"etsaia arren barkatu".
Tiro artean gure mundua
ez ote dago eroa?
Bihotza daukat sutan jarria,
burua ere beroa.
Hau ote dugu guri munduak
eskeintzen digun giroa?
Nere buruai botako diot
bihar lehenengo tiroa.