Bertsos - View details   To know more about this section

1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarasua

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Performance
1993-11-14 Hendaia Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Authors
Sarasua, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gerran zabiltza. Egun osoan, arma eskuan duzula, aurrean ez duzu etsaia besterik aurkitu. Lotarakoan egunari errepasoa ematen ari zara.
Gaiari oharrak
Aukerako gaiak:
1. GAIA: Gerran zabiltza. Egun osoan, arma eskuan duzula, aurrean ez duzu etsaia besterik aurkitu.
Lotarakoan egunari errepasoa ematen ari zara.
2. GAIA: 70 urte bete berriak dituzu. Gimnasiko ikastaro batean, izena ematea erabaki zenuen.
Lehenengo saioa bukatu da, poltsa hartu eta bazoaz etxera.

Description

Melody
Gazte denboran sasoia eta
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

1993-11-14 Hendaia Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Sarasua

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Egun batean bandera bati
eman genionez hitza,
orain besteak akatzea da
guk darabilgun bizitza.
Arma hartutua egun guztian
elkarren kontra gabiltza;
gaur askok estimatuko zuten
ni inoiz jaio ez banintza.

Minutu batez pentsatutzeko
gu ezin gara nekatu,
etsaia danai azken hitza ere
behar diogu ukatu,
herria edo zerbaiten alde
behar omen da burrukatu...
Orain alperrik da esatea:
"etsaia arren barkatu".

Tiro artean gure mundua
ez ote dago eroa?
Bihotza daukat sutan jarria,
burua ere beroa.
Hau ote dugu guri munduak
eskeintzen digun giroa?
Nere buruai botako diot
bihar lehenengo tiroa.