Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Juanjo Respaldiza

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Actuación
1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Respaldiza, Juanjo
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Enbeita, aita; eta Respaldiza, semea. Biok lantegi berean egiten duzue lana eta orain arte beti oinez joan izan zarete lanera. Gaur, Respaldiza semeak, zilindrada haundiko moto berri bat erosi duenez, aitari, motoan joateko gonbitea luzatu dio.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-11-01 Gernika-Lumo Txapelketa [Bertsoa] / Jon Enbeita, Juanjo Respaldiza

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.Enbeita:
Lana egin genuen
hobetu gaitezen.
Horra moto berri bat,
zarataz zein ozen!
Zeuk nahi bezala, seme,
abia gaitezen;
baina, arren, bidean
joan zaite zuzen! (bis)

Respaldiza:
Semea harro dago
ta aita umildu;
hemen dagoenari
behar zaio heldu.
Ez zintuzket bidean
horrela nahi galdu:
radioekin kontuz
ta hankak zabaldu! (bis)

Enbeita:
Zeuk bai duzu barrena,
semea, zabaldu;
baina, arren, ez zaite
nerbiotan saldu!
Holakotan hobe da
piska bat apaldu,
ez motorra erosi
ta burua galdu.(bis)

Respaldiza:
Minberatu egin da
ta dago arraro;
semea gelditu da
askozaz gehiago.
Bere harrotasunak
horrela akabo;
zuk kotxea erosi
behar zendun lehenago.(bis)

Enbeita:
Seme, eman didazu
nahiko atsekabe;
zure aitari hoba
hitzegin suabe.
Lehenago egin banintz
kotxearen jabe,
zu geldituko zinan
motorikan gabe.(bis)

Respaldiza:
Bera berean dago
ekin eta ekin;
guzurra esan du ta
nik onartu ezin.
Aita, lehenbailehen hauxe
behar duzu jakin:
hau erosita dago
neure diruakin.(bis)