Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Actuación
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00
Gai-emailea
Mandaluniz, Bernardo
Bertsolaris / Autores
Iturriaga, Unai
Peñagarikano, Anjel Mari
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Anjel Mari, biloba; eta Unai, bere aitona. Bilobak mendiko bizikleta moderno bat ekarri du. Goizean jeiki zeranean, zer ikusiko, eta aitona bizikletan aprobak egiten atarian.

Descripción

Melodia
Santa Barbara zure bizitza A
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Unai Iturriaga, Anjel Mari Peñagarikano

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Peñagarikano:
Aitona ikusi det
nola edo hala,
lehen'e petrala zan da
oraindik petrala.
"Mountain bike" gainean,
hau ez da normala!
Aitona, uste al dezu
Indurain zerala?

U. Iturriaga:
Ez dut hori pentsatzen,
ez, iloba tonto!
Motor itxurako hau
nik ez dut gogoko;
zetako hainbeste pinoi
ta hainbeste plato?
Bakoitzetik batekin
ez al dezu nahiko? (bis)

Peñagarikano:
A zer farregarritza
bizikletarekin!
Aitona hortxe dabil
ekin eta ekin.
Aitona, nola zauden
nahi al dezu jakin?
Beti anis edaten da
"falta de riego"kin. (bis)

U. Iturriaga:
Nire ilobarekin
ez nago hain trankil,
trasto arraro hauek
beti dauzka hurbil;
prezioa ere oraindik:
"cientocincuentamil";
hainbeste ordaintzeko,
bakarrik al dabil? (bis)

Peñagarikano:
Aitona, ez zera, ez,
traste hoien laguna;
ederra ez da izango
gaur zure jarduna.
Pintxazoa daukala
da esan didazuna;
pintxazoa bai dala
zuk dadukazuna. (bis)

U. Iturriaga:
Aitonai begirune
eta errespeto,
kontuan har ezazu
zerbait esateko.
Hain tontoa ez zarela
daukat onartzeko;
kubierta onak dauzka
sorora joateko. (bis)

Peñagarikano:
Bizikleta hartuta
etxetik kanpora;
zuretzat ere joan da
munduko denbora;
zelaian ezin dezu
ta gutxigo, gora;
benga aitona, joan zaite
amonan ondora! (bis)

U. Iturriaga:
Zuk amona aipatu
eta berehala,
haze oroitzapenak
pentsatu ahala!
Benga!, utzi bizikleta
ta izan formala,
amonak ikus nazan
gaztetan bezala. (bis)