Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jose Antonio Sasiain

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Actuación
1993-11-21 Zumarraga Txapelketa
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Eizmendi, Juan Jose "Loidisaletxe II"
Sasiain, Jose Antonio
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Aiton-amonak izango zarete. Loidisaletxe, amona; eta Sasiain, aitona. Aitona bere bilobatxoarekin etxe aurreko parkera joan da. Halako batean Loidisaletxe, amona, azaldu da. Leihora irten eta hara non ikusten duen aitona txirristan behera, bilobaren ondoren.

Descripción

Melodia
Kantatzera nijoa
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jose Antonio Sasiain

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Loidisaletxe II:
Zer krixtotan zabiltza
aurre eta atzera?
Larogei urte eta
umeen antzera!
Aitona burutikan
txoratu al zera?
Mina hartu baino lehen
etorri etxera! (bis)

Sasiain:
Etxera ez nijoa,
isildu, mesedez!
Txirrista honek dauzka
ondoan bi babes,
eta hortikan behera
jeisten naiz txit errez.
Haurtxoa pozik dabil,
ni zergatikan ez? (bis)

Loidisaletxe II:
Mingainetikan behintzat
ez dago makala,
baina gure aitona
hau ez da kabala.
Banekin esaerak
egiak zirala,
egi da ume jaioa
ume bihurtzen dala. (bis)

Sasiain:
Ume jaio ta ume
bihurtuta gabiltza,
baina zer zoriona!
Emate'izut hitza;
hauxe da berri ona,
hauxe da bizitza;
ojala inoiz gizon
egin ez banitza. (bis)

Loidisaletxe II:
Betidanik ez zera
hortan izan izu,
orain'e jolasean
zu zedorri maixu;
zer egin behar dezun
orain badakizu.
Edo haizea gora
igo ote zaizu? (bis)

Sasiain:
Nik zer egingo dedan
ez al da nabari?:
umeakin batera
txirrista ugari.
Amona ez jardun hemen
hau, hori ta hori;
berriz banoa eta,
eutsi txapelari. (bis)