Bertsos - View details To know more about this section
1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jose Antonio Sasiain
1993-11-21 Zumarraga Txapelketa [Bertsoa] / Juan Jose Eizmendi "Loidisaletxe II", Jose Antonio Sasiain
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Loidisaletxe II:
Zer krixtotan zabiltza
aurre eta atzera?
Larogei urte eta
umeen antzera!
Aitona burutikan
txoratu al zera?
Mina hartu baino lehen
etorri etxera! (bis)
Sasiain:
Etxera ez nijoa,
isildu, mesedez!
Txirrista honek dauzka
ondoan bi babes,
eta hortikan behera
jeisten naiz txit errez.
Haurtxoa pozik dabil,
ni zergatikan ez? (bis)
Loidisaletxe II:
Mingainetikan behintzat
ez dago makala,
baina gure aitona
hau ez da kabala.
Banekin esaerak
egiak zirala,
egi da ume jaioa
ume bihurtzen dala. (bis)
Sasiain:
Ume jaio ta ume
bihurtuta gabiltza,
baina zer zoriona!
Emate'izut hitza;
hauxe da berri ona,
hauxe da bizitza;
ojala inoiz gizon
egin ez banitza. (bis)
Loidisaletxe II:
Betidanik ez zera
hortan izan izu,
orain'e jolasean
zu zedorri maixu;
zer egin behar dezun
orain badakizu.
Edo haizea gora
igo ote zaizu? (bis)
Sasiain:
Nik zer egingo dedan
ez al da nabari?:
umeakin batera
txirrista ugari.
Amona ez jardun hemen
hau, hori ta hori;
berriz banoa eta,
eutsi txapelari. (bis)