Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 17:00 [Bertsoa] / Andoni Egaña
Nombre de la estrofa:
Neurri luzekoak
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
"Sobrero" batek kontatu zidan
zer den ezpata zorrotza;
orain artean ederki jan det
inguruko larre motza;
pentsatzen jarri ta sentitzen det
amorrua eta lotsa:
zezen ororen morrontza:
indarkeria ta bortxa.(bis)
Ederki asko entzun dezaket
hor barruko "ole!" hotsa,
elkarrengandik zein hurbil dauden
bizia eta heriotza!
Gizasemeak, batek fraka du,
besteak bi puru lodi;
emakumeek ere peineta
eta hainbeste histori;
nere kide bat hortxe barruan
egon liteke hil zori;
badaukat malko ugari
ez al da bistan nabari? (bis)
Gauza bat garbi esan nahi diot
persona degun orori:
Bizitza denok merezi degu,
gauza jakina da hori. (bis)
Bi banderila bizkarrean da
hiru ezpata buruko;
barruan dedan beste zezenaz
ez al naiz akordatuko?
Pertsonak pizti bihurtzen dira
aukera izan orduko
ta guri bizia uko,
ez zaizkigu aldatuko. (bis)
Askatasuna maitatzen det nik,
denok zerate lekuko;
hemendik ospa banoa eta
ez naute harrapatuko. (bis)