Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Actuación
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Sorozabal, Jokin
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Beti izan dituzu apopiloak zure etxean. Orain arte ez duzu zure etxepean arazorik izan. Azken apopiloak afrikarrak dira, ordea, eta etxepekoak, bizilagunak, agurra ukatzen hasi zaizkizu.

Descripción

Melodia
Maitasuna da bizi izateko
Nombre de la estrofa
Neurri luzekoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal

Nombre de la estrofa:  Neurri luzekoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Etxe bat daukat lau-bost gelekin,
horixe da nere lana;
heltzen denari:"Zainduko zaitut"
beti izan naiz hitzemana.
Oraingo hontan jendeak zerbait
desberdina antzemana;
afrikarrak neregana;
hauxe bai jende otsana! (bis)
Nik horregatik ez det galdu nahi
zuekiko harremana,
nik ez baidaukat kulparik zuek
bihotz gabeak izana. (bis)

"Hoiek zergatik onartzen dituk?"
esaten hor zaizkit ari;
nahiago nuke garbi baneki
zer esan holakoari.
Mundu honetan injustizian
gaudela garbi nabari,
bada ta oihu ugari
bata eta besteari. (bis)
Pakea eta tolerantzia
eske gabiltza kantari,
eta laguntza ukatzen zaio
gehien behar duenari. (bis)

Nik horregatik baztertu nahi det
auzotar hauen morrontza
eta aurrera egin behar det:
bizitza edo heriotza.
Oraindik ez det neure etxean
sentitu behar arrotza,
eta zuen eztul hotsa...
nahiz ez dun ematen poza. (bis)
Horrekin ez naiz kokiltzen, zuek
behar zenduteke lotsa.
Zein da beltzago hauen azala
edota gure bihotza? (bis)