Bertsos - View details To know more about this section
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
Bertsoa entzun |
1993-12-19 Donostia Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jokin Sorozabal
Stanza name:
Neurri luzekoak
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Etxe bat daukat lau-bost gelekin,
horixe da nere lana;
heltzen denari:"Zainduko zaitut"
beti izan naiz hitzemana.
Oraingo hontan jendeak zerbait
desberdina antzemana;
afrikarrak neregana;
hauxe bai jende otsana! (bis)
Nik horregatik ez det galdu nahi
zuekiko harremana,
nik ez baidaukat kulparik zuek
bihotz gabeak izana. (bis)
"Hoiek zergatik onartzen dituk?"
esaten hor zaizkit ari;
nahiago nuke garbi baneki
zer esan holakoari.
Mundu honetan injustizian
gaudela garbi nabari,
bada ta oihu ugari
bata eta besteari. (bis)
Pakea eta tolerantzia
eske gabiltza kantari,
eta laguntza ukatzen zaio
gehien behar duenari. (bis)
Nik horregatik baztertu nahi det
auzotar hauen morrontza
eta aurrera egin behar det:
bizitza edo heriotza.
Oraindik ez det neure etxean
sentitu behar arrotza,
eta zuen eztul hotsa...
nahiz ez dun ematen poza. (bis)
Horrekin ez naiz kokiltzen, zuek
behar zenduteke lotsa.
Zein da beltzago hauen azala
edota gure bihotza? (bis)