Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación Periódica (Saioarena)
Bertsolari Txapelketa Nagusia (11. 1993)
Actuación
1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30
Gai-emailea
Azkune, Laxaro
Bertsolaris / Autores
Enbeita, Jon
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Tema propuesto
Txirrindularia zara. Etaparen erdia, denei tiraka ibili behar izan duzu. Etapako azken portua igotzerakoan azkena geratu zara eta bakarrik zoaz.
Gaiari oharrak
Aukerako gaiak:
1. GAIA: Astelehen goizeko 7ak dira. Tabernan zaude, atzo txanpaina edaten ari zinen leku eta ordu berean
kafesnea hartzen.
2. GAIA: Txirrindularia zara. Etaparen erdia, denei tiraka ibili behar izan duzu. Etapako azken portua
igotzerakoan azkena geratu zara eta bakarrik zoaz.

Descripción

Melodia
Maitasuna da bizi izateko
Nombre de la estrofa
Neurri luzekoak

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Txapelketetako Bilduma

1993-12-05 Eibar Txapelketa 11:30 [Bertsoa] / Jon Enbeita

Nombre de la estrofa:  Neurri luzekoak 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irten aurretik gidaria zen
premisa hauetan mintza:
"Tiratu gogor mendi denetan",
ta bete dut nire hitza,
peoi garenok egunik egun
beti horrela gabiltza.
Txirrindulari bizitza:
orain poza, orain gaitza.(bis)
Baina, hala ere, gaitzerdi leike
egin dudan lan bortitza
taldekideak gero helmugan
irabazteko balitza.(bis)

Oraindik oso gazte naiz, baina
beste bat dugu izarra.
Baten ondoan lan egin behar,
hori dugu lege zaharra.
Egunkarian zabalduko da
nire lanaren izparra.
Badaukat nahiko indarra,
nerbioa ta giharra,(bis)
baina hauxe da lanbide honek
daukan alde txar bakarra:
batek gloria iritsi dezan
askok sufritu beharra.(bis)

Burutik behera sorbaldaraino
dator izerdi umela,
sarri askotan destinoa da
hain latza ta hain krudela...
Baina sekula ni ez naiz izan
lan egiteko motela.
Bizitza honen kordela
aurrera doa horrela:(bis)
nahiz ta Indurainek jantziko duen
Parisen bere txapela,
nik mailot horren zati txiki bat
badakit neurea dela.(bis)