Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
1997-10-25 Ondarroa Txapelketa [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Nombre de la estrofa:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Mundu honeri eman beharra
degu bakoitzak beria,
ume denboran dana polita
hura-hura adoria!
Gorputza ere lirain-liraina,
eguzkian koloria,
txiste ta bertso, herri ta auzo,
danerako umoria,
hogei urtekin gazte polit bat
izaten da dotoria.
Aitona zanak ongi esaten
eiten zidan ahalegina,
ni ere lehenau polita nintzen,
oso jatorra ta fina;
urterik urte zahartzen ai gera,
hori da gauza jakina,
nahiz ta zahartzeak ematen digun
bihotzan erdian mina,
gazte denbora mundu honetan
ez da betiko egina.
Ai, Mañukortak garai batean
bazuen bere grazia!
Gantzontzilorik gabe gorputza
ispilutik ikusia;
halabeharrez urte batzutan
ni egon naiz berezia,
igarri gabe iritsia zait
betirako desgrazia,
horri begira egon naiz eta
hau da gorputz itsusia!